2014(e)ko ekainaren 2(a), astelehena

2014-VI-2



Sei dira liburutegiak maiatzaren azkenengo egunotan erosi dituen liburu berriak, hiru euskeraz eta hiru gaztelaniaz . Hauetatik bi aipatuko nituzke bereziki : Xabier Montoiaren "Azken Afaria" eta Simonetta Agnelloren "El veneno                      de las Adelfas".  








2014(e)ko maiatzaren 30(a), ostirala

Maiatzak 29, John Anduezaren  bisita liburutegian : begiratu idazle gonbidatuen orrian .

                                                 

2014(e)ko maiatzaren 19(a), astelehena

Ordenagailuak


Institutoko liburutegian ikasleentzako lau
ordenagailu daude, ikasleek bertan euren ikasketa lanak egin ditzaten. Gaur egun, Interneteari esker, edozein gaiari buruzko informazioa lortzea erreza izaten da eta garai bateko entziklopedia eta hiztegiak "zahar" gelditu zaizkigu.  Dena dela, gure liburutegian oraindik aurkitzen dira betiko entziplopediak, Larousse, Lur ... ; hiztegiak, 3000 Hiztegia, Elhuyar Hiztegia..., beti baliogarriak izango direlako.

2014(e)ko otsailaren 26(a), asteazkena

Liburuen erosketa berria

Liburutegiaren ekintzen artean liburu berriak erostea sartzen da baita ere, ikasleek zein irakasleek agertzen diren nobedadeak eskura ahal izateko.  Liburutegiaren asmoa ikastetxearen gehiengora heltzea da. Hona hemen erosi diren azkenengo argitalpenen azalak; zehaztasun gehiago nahi baduzue, batzuei buruzko komentarioak liburu hautatuen atalean aurkituko dituzue.

















Ikaslea bazara, zein aukeratuko zenuke zure kabuz irakurtzeko? Zure gustuko baten bat egongo da,ala ez? Irakasleei galdera bera egingo diegu : zer eramango zenukete irla bakarti batetara?  Baten bat bai, ez da?



2014(e)ko otsailaren 14(a), ostirala

Yoseba Peña

Astelehenean, Otsailaren 17a., Yoseba Peña idazlea institutora etorriko da, 1.Batxilergoko idazleei hitzaldi bat emotera. Hitzaldia areto nagusian izango da, liburutegian izateko ikasle gehiegi direlako.  Ikasle hauek Yoseba Peñaren "Hodeien Adorea" liburua irakurri eta aztertu dute klasean euren irakasleekin





2014(e)ko otsailaren 5(a), asteazkena

2014(e)ko otsailaren 3(a), astelehena

Maileguen Epeak

Irakurketa liburuen maileguen epea.hamabost egunetakoa izaten da. Ez da problemarik izaten epe hori luzatzeko, beste inork ez badu liburu hori behar. Beste alde batetik, badaude atera ezin diren liburuak : entziklopediak, hiztegiak, etab. Hauek, kontsulta liburuak direnez, liburutegian bertan erabili behar dira.
              




Mailegoak Abies programak horretarako duen atalean sartzen dira, beharrezko denean ikastetxeak horren berri izateko.  Mailegoa egin baino lehen, pertsona hori irakurle bezala Abiesen sartu behar da. Hiru irakurle mota daude: irakasle, ikasleak eta aholkulariak  Irakurle bakoitzak behar duen beste liburu eraman dezake, gehiegikerietan jausi gabe.  

Liburuaren eguna 2020

Kaixo irakasle eta ikasle guztioi!:  Itxialdi honetatik gogorarazi nahi dizuet Liburuaren eguna  dela  eta etxeetan ere ospatu ahal dugula ...