Ikasleen irakurketak


LATINEKO IKASLEAK ANTZERKI KLASIKOA IKUSTERA / Alumnado de Latín a ver teatro clásico

Gure Batxilegorko Latinako ikasleak Antzerki Klasikoa ikustera joan dira.
Aurten" Miles gloriosus" antzezlana ikusi dugu, urtero bezala, arrakasta handiz!




Nuestros alumn@s de Latín de Bachillerato, han asistido como todos los años a una representación de Teatro Clásico.
En esta ocasión han visto "Miles Gloriosus" de Plauto, como siempre con gran éxito.













DBH. 3. mailan "The outsiders" irakurriko dute. Talde bakoitzak hizkuntz batean: ngelesez, euskeraz eta gaztelaniaz.
Lan honen argitarapenaren 50 urteurrena ospatzen...

Material guztiak helbide hauetan:

https://sites.google.com/gabrielaresti.net/irakurketa/gaztelaniaz/textos-rebeldes-s-e-hinton?authuser=0

https://sites.google.com/gabrielaresti.net/irakurketa/euskaraz/testuak?authuser=0

https://sites.google.com/gabrielaresti.net/irakurketa/ingelesez/textos-rebeldes-s-e-hinton?authuser=0



























































Batxilergoko 1. eta 2. mailako Latinako ikasleak, martxoaren 12an Anterki Klasikoa ikustera joango dira, Campos Eliseos antzeztokira: Plautoren "Miles Gloriosus" Komedia, orain irakurtzen eta aztertzen ari dira.








































ARGITALPEN BERRIA

Batxilergoa

             

3. Arrotza. Albert Camus.
2. Bartleby eskribatzailea. Herman Melville.
1. Metamorfosia. Franz Kafka.
Irakasle estimatuak, egun on:
Mezu hau dela medio, ikusgai dituzuen liburuen berri eman nahi dizuet. Albert Camus-en Arrotza liburua argitaratu berri dugu eta beste biak iaz abian jarri genuen 4nak sailaren lehen bi argitalpenak dira. Hirurak, batxilergoan ezagutu beharreko klasikoak. Ezinbesteko irakurketak. Gaur egungo bertsioak.  
Arrotza. Alegatu bat gezurraren, konbentzioen, eta hipokrisiaren kontra.
Meursault bulegari arrunt bat da, ama guztiak bezala azkenean hil egiten diren ama horietako baten semea; bizilagun arruntak ditu, lankide arruntak, taberna arrunt batean bazkaltzen du, neskalagun arrunt bat du, edozein hondartzatara joaten da bainatzera. Harik eta egun batean, hondartza batean, eguzki kiskalgarri batek itsututa, arabiar bat hiltzen duen arte, ia nahi gabe: arabiar bat, ez du izenik. Kartzela, auzia, epaia, heriotza-zigorra. Zer zentzu du horrek guztiak? Nor epaitu dute? Zer epaitu dute? Patuak, izatearen bakardadeak badute zentzurik?“Si tu veux être philosophe, écris des romans”. “Filosofoa izan nahi baduzu, idatzi eleberriak”, aholkatu ohi zuen Albert Camusek.

Bartleby eskribatzailea. Huts egin ezineko irakurgaia gaur egungo gazte ezkonformistentzat.
Abokatu-bulego batean hartu dute Bartleby lege-kopiagile lanetarako. Fin-fin diahardu berean; halako batean, ordea, hara non hasten den uko otzan lakonikoz erantzuten nagusiaren agindu premiatsuei. Isila, beraz, mutila, baina ez inorenera makurbera, arruntenean ere: bere apaltasunean gotortua. Erresistentzia pasibo azalpenik gabe horretan, muzin egingo dio eskatutako lanak egiteari, okupatua duen bulegoa uzteari eta, buruen buru, berarengandik espero zitekeen edozeri.
Hara zer dioskun Borgesek: «idazmolde itxuraz jostagarrian idatzitako kontakizun honek Franz Kafka iragartzen du. […] Zera adierazi nahi ote digun Melvillek: nahikoa dela gizon bat irrazionala izatea, gainerakoak ere kutsa daitezen, unibertsoa bera ere irrazional bilaka dadin oso-osorik». Albert Camusek ere bere lanen aurrekaritzat aipatzen du Bartleby.
Literaturak –munduaren irakurketak– interpretazio irekiak eskaini ohi ditu, eta irakurle bakoitzak egin ohi du bere gisakoa. Bartlebyren aurrean, bestalde, kontalaria bera ere ezinean dabil zentzu bat ixteko, beretzat egokia. Eta Bartlebyren zentzu falta, azkenean, gizakiarena da.
Kontuak kontu, gaur egungo gazte ezkonformistei esango genieke huts egin ezinekoa dutela irakurgai hau… aukeran aholkurik ez ematea nahiago ez bagenu.

Metamorfosia. XX. Mendeko literatura aldatu zuen liburua, zuzenean alemanetik itzulia.
“Goiz batean, Gregor Samsa amets nahasiak izanda esnatu zenean, zomorro beldurgarri bat bihurturik aurkitu zuen ohean bere burua”. Zalantza izan zuen amesgaiztotik aske ote zen ala ez. Baina, bai, esna zegoen, eta egokitu behar izan zuen, minutuak eta orduak aurrera egin ahala, zomorroaren izaerara. Harrigarria egiten zaigu zein naturaltasunez, zein errealismo izugarriz dagoen kontatua pertsonaiari gertatzen ari zaiona.
“Zergatik zara nire beldur?”. Aitaren begiratu eta autoritate moralaren aurrean kokilduta bere gelako bakardade errudunera erretiratuko da, bertako ezkutalekuetan babesteko. Kontakizun eder honek hamaika interpretazio izan dezake, baita aitaren aurrean Kafkak berak sentitzen zuenaren transposizio literario moduan ere. Ez da hori noski
 Metamosfosia honetan bakarrik gertatzen, motibo berberak agintzen du Epaia edo Aitari gutuna gisako kontakizun autobiografikoetan ere. Ze arindua hartzen duen familia osoak, zomorroaz –Gregor Samsaz– libratzen direnean!
Ez da komizitatea eta umore (beltza) falta familiaren mikrokosmos halakoaren barrutik eraikitako kontakizunean.
Borgesek zioen, Herman Melvilleren
 Bartleby eskribatzailea eta Henry JamesenKoxka bat estuagorekin batera, inoiz idatzi den kontakizun liluragarriena dela Kafkaren honako hau.

Gure webgunean argitalpen berri hauen inguruko informazio gehiago aurkituko duzue, horretarako klikatu hemen, eta nahi izanez gero, eskatu doako ale bana mezu honi erantzunez. Pare bat egunetan bertan izango dituzue liburuak inongo kosturik gabe.
Nahi duzuen arte, ondo izan eta mila esker zuen arretagatik.
Idoia.

cid:A2F0BEBE-C291-4272-B219-504A7E60E2AA
-------------------------------
Idoia González Ubegun
Prentsa eta komunikazio arduraduna
EREIN ARGITALETXEA




Batxilergo 2.mailako ikasleek "La casa de los espíritus" 

 Isabel Allenderena irakurri behar dute.

Hona hemen PDF formatoan daukazue.










DBH. 1. maila

Sinopsis
Iratik hamabi urte ditu eta oso argi ditu bere nahiak eta helburuak. Amak, ordea, oso bestelako ideiak ditu gauza askotan; espezial samarra da, xelebrea ez esateagatik. Bateko artista izan nahi du, besteko naturista, eta beste batean bidaiatzeko grina sartzen zaio. Estutasun bat baino gehiago pasa behar izaten dute aitak eta alabak, amaren burutazioekin. Iratik bere etxeko hamaika pasadizo barregarri jaso ditu orrialde hauetan.



BATXIlLERGO 2. MAILA



UA
0:00




2. HIRUHILEKOA

Twist Harkaitz Cano idazleak 2011. urtean plazaraturiko eleberria da, 2012ko Euskadi Literatura Sariak irabazi zuena. Eleberrian, erakunde armatu bateko kideak ziren Soto eta Zeberio bahitu, torturatu eta erail ondoren, horien izenak eman zituen Diego Lazkano idazleak bere ondorengo bizitza, galdutako lagunen itzalpean, kontatzen du. IstorioaLasa eta Zabalaren hilketan oinarritzen da.
Resultado de imagen de harkaitz cano twistIstorio honen protagonista Diego Lazkano da. Diego, 80ko hamarkadan Soto eta Zeberiorekin batera komando batean zegoen eta haien artean lagun minak ziren. Diegorentzat dena aldatzen da torturapean bere lagunak salatzen dituenean. Guardia Zibilek Diegoren lagunak atxilotu eta torturatu dituzte. Soto eta Zeberiok jasotako tortura hain bortitza izan zen, non Guardia Zibilek biak akabatzea erabakitzen duten, beste erremediorik ez zegoelako. Momentu horretatik aurrera Diegok Soto eta Zeberioren presentzia sentituko du nahiz eta haiek Mediterraneotik hurbil lurperatuta egon. Presentzia horrek Diegoren bizitza baldintzatzen du eta gogoetak eragiten dizkio.
Diego eta Gloriaren arteko harremana kontatzen da, eta 80ko hamarkada urrun egon arren, Diegoren buruan Soto eta Zeberio oso bizirik daude. Diegok oso bizitza lasaia darama, itzultzailea da eta Gloriarekin arteaz eta bizitzaz hitz egitea gustuko du.




1. HIRUHILEKOA

Resultado de imagen de arotzaren eskuak
BATXIlLERGO 1. MAILAResultado de imagen de arotzaren eskuak



19 kamera


Trama paralelo batzuek osatzen dute umorea eta gordintasuna konbinatzen dituen nobela beltz hau: Palankako klub bateko prezio susmagarriak, trafikatzaileen arteko istiluak, adin txikiko prostituta baten desagerpena, kaputxadun talde baten jipoi eta hilketak… Dena dela, nobelako ardatz nagusia Toure da, Bilboko San Frantzisko auzoan bizi den etorkin afrikarra. Ogibidea bilatzen behartuta, gezurrezko igarle gisa saiatuko da lehenik eta, pixkanaka, kasu eta proposamenak .


BATXIlLERGO 2. MAILA  

Resultado de imagen de elkarrekin esnatzeko orduaKarmele Urresti erizainaren familiari ondasun denak kendu dizkiote frankistek Gerra Zibilean eta kanporatu egin dituzte Ondarroatik. Erbestean, Eresoinka taldeko kide delarik, bere senarra ezagutuko du, Txomin Letamendi, Bilboko Orkestra Sinfonikoko musikaria. Europan zehar ibili ondoren, Venezuelara ihes egingo dute elkarrekin baina Agirre Lehendakariaren agindu batek ekarriko ditu bueltan. Zerbitzu sekretuetan sartu eta II Mundu Gerran faxisten aurka borrokatzea.



DBH 4. MAILA
Mendaroko txokolatea
Iñaki Irasizabalek idatzitako eleberri beltz honetan hamabi kapitulu eta epilogoa aurkituko ditugu. Gure inguruan girotuta dago, eta narratzailea protagonista bera da.
Aitorren gorabehera profesionalak eta pertsonalak azaltzen dira liburuaren lehenengo hiru kapituluetan. Kronologian saltoak emanez, bikotekidearekin izandako tirabirak eta bere jatetxeko egunerokoa  azaltzen digu.
Eleberri beltz guztietan bezala, narrazioa aurrera joan ahala, hildakoak eta intriga agertuko dira. Izan ere, Aitorren familiako bat hilik agertzen da. Hasieran, buruaz beste egin zuela pentsatu arren, gero argi ikusiko dute hil egin zutela.
Aipatzekoa iruditu zait autopsiaren kapitulua. Egileak zehaztasun osoz eta gordinkeria osoz deskribatzen du forentseen lana; Quentin Tarantinoren filma batean agertzeko modukoa.
Narrazioa aurrera joan ahala, eleberri beltz batean ezinbestekoak diren osagaiak agertuk dira: Aitor gero eta istilu gehiagotan sartuko da, pertsonaiak gero eta ilunagoak dira, mezu misteriotsuak… Genero beltza gustukoa baduzu, hau da zure liburua.
Resultado de imagen de mendaroko txokolatea







Resultado de imagen de EZEKIEL NORA EZEANDBH 3. MAILA
         
Ezekiel nora ezean, Jasone Osoro: Ezekielek 15 urte ditu, lagunarte jator bat, neska-lagun moduko bat... Bizitza zoriontsu hori aldatu egingo da, ordea, inoiz ikusi ez duen aita bat-batean agertzen denean: ezagutu nahi luke, batetik, baina baita aldegin izana aurpegiratu ere. Horrez gain, beste hainbat arazo ditu mutilak: arrebarekin eta amarekin dituen eztabaidak, lagunekiko gorabeherak, gustuko bi neskaren artean sentitzen dituen zalantzak...
(Haur-gazte Literatura 12-16 urte)




1 iruzkin:

Liburuaren eguna 2020

Kaixo irakasle eta ikasle guztioi!:  Itxialdi honetatik gogorarazi nahi dizuet Liburuaren eguna  dela  eta etxeetan ere ospatu ahal dugula ...