2017(e)ko urtarrilaren 2(a), astelehena

Liburu berriak







Magdalena Carmen Frida Kahlo Calderon uztailaren 6an jaio zen, Coyoacánen (Mexiko Hiria, Mexiko). Lau ahizparen arteko hirugarrena zen; Alemaniatik emigratutako judu hungariarra zuen aita eta mexikar mestizo katolikoa ama. 
Urte horretan, PicassokAvignongo andereñoak pintatu zuen, kubismoari sorrera emanez. Handik hiru urtera, 1910.ean Mexikoko Iraultza hasiko da, Frida iraultzaren gertaeren testigu izango da, honek bere pentsatzeko eran eragin zuzena izango du. 13 urterekin ikasleen organizazio ezkertiarrean militatzen hasiko baita, 17 urterekin gazte komunisten afiliatu egingo da.
 Sei urterekin Eskola Alemanean sartuko dute gurasoek eta urte horretan Poliomielitisak jo eta herren txikia utzi zion eskuineko zangoan. Ezin izango du gaitza berdindu, zango bat bestea baino meheago geratuko zaio. Gainontzeko umeen trufagai izango zen eskolan eta konplexuak jota biziko zen aurrerantzean. 

Sobietar iraultza biziko du gertutik eta arreta osoz eta Lehen Mundu Gerraren amaieraren testigu ere izango da. 15 urterekin “Prepa” eskolan sartuko da; 2000 ikasleren arteko 35 nesketako bat zen, medikuntza ikasi nahi zuena. 
Bertan mural bat margotzen zegoela ikusi zuen lehenengo aldiz Diego Rivera muralista mexikar ospetsua. Fridari oso gazterik ezagutuko zaizkio harremanak, nola mutilekin hala neskekin, baina guztien artean ikaskide zuen Alejandro Gomez Arias-ekin izan zuena gogoangarrienetako bat da.


Liburuaren eguna 2020

Kaixo irakasle eta ikasle guztioi!:  Itxialdi honetatik gogorarazi nahi dizuet Liburuaren eguna  dela  eta etxeetan ere ospatu ahal dugula ...