Idazleak bisitan


Jon arretxe idazlea gure ikasleekin

Gaurkoan Jon Arretxe idazlea izan dugu gure artean. Bi saio izan ditu idazleak:
Lehenengo saioan DBHko 1. mailako ikasleek Harresi Handirantz irakurri ostean egilearen hitzaldia entzuteko aukera izan dute, gero ikasleen galderei erantzun die Jon Arretxek eta amaitzeko liburuak dedikatu ditu.
Bigarren Saio Literarioan Batxilergoko 1. mailako ikasleen aukera izan da. 612 euro irakurri dute Batxilergokoek, ostean galderen txanda izan da eta azkenik liburuen dedikatoria.
Jon Arretxe idazlearen hitzaldiak interegarriak bezain liluragarriak izan dira, argazki askoren laguntzaz eta interes handiarekin jarraitu dute ikasleek. Bikainak bi hitzaldiak!























Javier Cámara liburutegian ikasleekin, martxoaren 16an.







Martxoaren 16an, Libreria Cámarako jabea, Javier Cámara, Institutura etorriko da liburuei buruz berba egitera DBHko 3     mailako ikasleekin. ONGI ETORRI!!!                                                            

















     Otsailaren 23an  
Euskara Departamenduak


Iñaki Arisizabal idazlea  gonbidatu zuen
 DBHko 4 mailako ikasleek irakurritako "Mendaroko Txokolatea" nobela komentatzeko.



 Ikasleak oso interesatuta  egon ziren eta galdera mordo egin zioten berari.

https://abimaeltrey.firebaseapp.com/mendaroko-txokolatea-literatura-b00kj9ii1u.html






Apirilaren 7an Euskera Batzordeak prestatutakoa, 

Ipuin kontalaria, Pello Añorga izan dugu Liburutegian DBHko 1. eta 2.  mailako ikasleentzako.
Ikasleak erakartzea lortu zuen Pellok!








Pasa den ostegunean, abenduaren 16an, Euskera departamentuak Miren Agur Meaberen bisita antolatu du DBH. 3. Mailako ikasleentzako.







Idazleak bisitan


Idazleak ezagutzea? Ah zer aukera paregabekoa!  Hainbat eta hainbat institutoko liburutegira etorri dira, euren azalpenekin, solasaldian, zuek irakurritako liburuak komentatzera, esatebaterako Miren Agur Meabe, Jasone Osoro eta Xabier Mendiguren. Hemendik aurrera institutora etorriko diren ikasle guztien berri emango dizuegu horri honeta.







Gaur, otsailak 17, Yoseba Peñaren bisita izan dugu, bere nobela "Hodeieen Adorea"ri buruz hitz egiteko.  1.Batxilergoko ikasleak adi adi egon dira eta parte hartu dute, hainbat komentario eginez.  Yosebaren aurkezpena oso, oso amenoa izan da eta denok ederto ibili gara berarekin solasaldian 

"Hodeien adorea" (Peña, Yoseba)

24-05-2014
Portada del libro "Hodeien adorea"
Plaza zokoan hil duten droga-saltzailea da “Hodeien adorea” nobelako kontalaria: hitzontzi jasangaitza, isekaz eta gorrotoz mintzo den sasijakintsu hastiagarria.
Trapitxeroak heriotzatik begiratzen die iragan hurbileko gertakariei. Eta hiru anaiaren inguruko pasadizoak kontatuko ditu: Txefe kotxe mekanikaria, Jon unibertsitarioa eta Hodei autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa gozotik baino.
Yoseba Peñaren lehendabiziko nobelak gaur egungo deskalabru baten malur eta okerrak eszenifikatzen ditu, tragedia klasikoetan bezalaxe sustatzaile darabiltzala bortizkeria, iruzurra, saldukeria, krimena.



Maiatzaren azkenengo aste honetan ikasleek maite duten beste idazle baten bisita izan dugu, hain zuzen ere John Anduezarena.  4. mailako idazleek bere liburu ospetsua "Larunbatean Bukowskin" oso gustora irakurri dute eta hainbat galdera egin zioten nobela honi buruz eta baita bere ibilbide profesionalari buruz.  John Anduezak bere azkenego lana, "San Ferminetan, Lesakan" institutoari oparitu zion.  Irakurle gazteei zuzentzen zaie nobela hau ere.





2014ko Azaroa


Miren Agur Meabe leitiar idazle ospetsua institutura etorri da, 2. Batxilergoko   idazleekin bere liburua "Zer da, ba, maitasuna? hitz egitera.  Solasaldi polita izan da eta ikasleen  partehartze handia   suertatu da









15-IV-24


Gaur gure artean izan dugun euskal idazlea Asier Serrano da, "Eskuetan mapak" liburuari buruz solasaldia egiteko.  Saioa aretoan izan da, ikasleen partehartzaile biziarekin 






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Liburuaren eguna 2020

Kaixo irakasle eta ikasle guztioi!:  Itxialdi honetatik gogorarazi nahi dizuet Liburuaren eguna  dela  eta etxeetan ere ospatu ahal dugula ...