2018(e)ko maiatzaren 11(a), ostirala

Ikasle-ohien topaketa



Ikasle- ohien topaketa 2. Batxilergoko ikasleekin Liburutegian.
Anparo Arejitak prestatutakoa:

Maiatzaren 9an, duela bi urte gure ikastetxetik irtendako ikasleak izan ditugu ikastetxean.

Bakoitzak bere esperientzia kontatu du. Batxilerretik Unibertsitaterako saltoa, hango bizimodua,orain dituzten asmoak, helburuak... Gure oraingo ikasleek hainbat galdera egin dizkie, eta pozik sentitu izan dira guztiek parte hartzen.



2018(e)ko maiatzaren 10(a), osteguna

Hitzaldia Liburutegian



Hitzaldia liburutegian:

Anparo Arejitak prestatutako jarduera:

Maiatzaren 2an, Gabriel Aresti BHIn, Jon Ander Agirregoikoa ginekologoa izan genuen. ART Vitoria Ginekologia eta Ugalketa laguntza zentroko zuzendaria. 
Ikasleak programa barruan, Bizkaiko ginekologoarekin hitzaldi eta elkarrizketa bikaina izan zuten 2. Batxilergoko gure ikasleek.

Galdera ugari, argibide argiak, partaidetza itzela, jorratutako gaiak,  pil-pilekoak...


JON ANDERri, eskerrak luzatzea dagokigu; oso atsegina eta egokia izan bai zaigu gure artean izatea.



Liburuaren eguna 2020

Kaixo irakasle eta ikasle guztioi!:  Itxialdi honetatik gogorarazi nahi dizuet Liburuaren eguna  dela  eta etxeetan ere ospatu ahal dugula ...