Liburu gomendatuak


Liburuari buruzko informazioa



Asterixen azkenengo abentura:
Hartu eta disfrutatu!!!
  






GABONETAKO GOMENDIOAK!!!
































Hona hemen jasotako azkenengo nobelak:








Hona hemen Delibesek 18 urterekin idatzi zuen ipuina: Leopoldina sorgina, irudiak ere egin zituen.
Destino argitaletxeak argitaratu egin du beste testuekin batera.
Disfrutatu!!!






"La canción del Bisonte" Neanderthal eta Sapiens lehian...
Beharbada gure gizakiaren lehenengo  gerra...












Uxue Alberdi:




Beñat Sarasola   :    Itsasoz jantzi omen zen behin Alfonsina Storni. Halaxe dio Alfonsina y el mar kantu famatuak, Ariel Ramirez-ek konposatu zuena Felix Lunaren letrarekin, eta gerora gisa askotariko jendeak interpretatu duena. Janzki horrek, jakina, egitate ez hain poetiko bat gordetzen zuen, Storniren suizidioa alegia. Kantuak dioenez, Storni ezarian, urratsez urrats, barneratu zen itsasoan; ikerlariek beste bertsio ez hain poetikoa babestu dute, ordea. Uharri batetik bota omen zuen bere burua uretara Mar de Platako La Perla hondartzan, berrogeita sei urte zituela. Aspaldi zen minbizi malapartatu bati buru egiten ziola.





2017ko urriaren 3a

Gilles Ménage, idazle frantsesa, XVII. mendean bizi izan zen.
Aintzinako greziar emakume filosofoei buruz idatzi zuen
Resultado de imagen de gilles menage historia de las mujeres filosofasBerriro argitaratu dute.

  






2017ko urriaren 2a



Imagen 230.png

Beti oporretan

2015
Editorea: Susa
Urtea: 2015
ISBN:  978-84-92468-79-9
Orrialdeak: 203
Uda, asteburu luzea, txangoa. Geure buruari opa diogun gozamen tartea da oporraldia. Atseden hartu eta indarrak berritzeko sasoi irrikatua. Beti ez dira gauzak espero bezala gertatzen hala ere. Desegokia suerta daiteke bidaidea, nahas liteke giroa edo trakestu familiako bakea. Zapuztu gaitzake ekaitzak, mehatxatu istripuak edo durduzatu ezustekoak.
Itsasoa, erreka, igerilekua, hondartza, irla... nabarmen urtarrak eta naturaren atseginari lotuak dira narrazio hauetako asko. Baina bizipozaren ifrentzuak ere badu bere taupada: iraganeko zoriona berritu ezinak dakarren sosegu eza. Zoriontsuak izan ginen lekuetara ez itzultzea gomendatzen dute zuhurrenek. Nola eutsi tentazioari, ordea, noizbait paradisu txikiren bat ezagutu baldin badugu?
Gerta daitekeen zerbait da. Hari deitu gabe hura iristea bat-batean: azken uda.

URL



















Resultado de imagen de el palacio de la luna
Resultado de imagen de paul auster euskaraz
Hona hemen oporretan irakurri dudana, "El palacio de la luna", amerikar gizartearen erretratua 60.hamarkadan, koadro bat izango balitz bezala, Hopperrena hain zuzen ere! Guztiz gomendagarria!




1947an jaio zen New Jersey-n (AEB). Columbiako unibertsitatean egin zituen ikasketak. Gaztetan marinel ibili zen petroliontzi batean, Frantzian itzultzaile eta beste hainbat lan egin zituen. 1974. urteaz gero, New Yorken bizi da. New Yorkeko Hirukoari esker egin zen ezaguna. Hiru eleberri labur biltzen ditu hiruko horrek: Kristalezko hiria, Mamuak eta Gela itxia. Sona handiko filmetarako gidoiak egin ditu gainera: Smoke & Blue in the face eta Lulu on the Bridge. Paul Auster-enak dira, halaber, honako eleberri hauek: Ilargiaren jauregia, Leviathan, Koaderno gorria, Ilusioen liburua, Orakuluaren gaua, Brooklyngo erokeriak eta Bidaiak scriptoriumean zehar





Mitologia Klasikoa ezagutzeko: 

Hona hemen gida berria daukazu eskuragarri aztertzeko mitologia klasikoa.











Kirmen Uribe azkenengo nobela

”Kirmen Uribe ardura zabalak dituen idazlea da, politikoki engaitua, kontzientzia global eta humanista baten jabe da eta ahots zuzen eta berezia du”.
Kirmen Uribe: "Elkarrekin esnatzeko ordua" liburu berriaren aurkezpenaelkarrekin-esnatzeko-ordua                                                                                   PEN American Center.
 Karmele Urresti erizainaren familiari ondasun denak kendu dizkiote frankistek Gerra Zibilean eta kanporatu egin dituzte Ondarroatik. Erbestean, Eresoinka taldeko kide delarik, bere senarra ezagutuko du, Txomin Letamendi, Bilboko Orkestra Sinfonikoko musikaria. Europan zehar ibili ondoren, Venezuelara ihes egingo dute elkarrekin baina Agirre Lehendakariaren agindu batek ekarriko ditu bueltan. Zerbitzu sekretuetan sartu eta II Mundu Gerran faxisten aurka borrokatzea.
Elkarrekin esnatzeko ordua da Kirmen Uriberen nobela berria. Arnas luzeko lana, egiazko familia baten bizipenak jasoz gure herriaren historia garaikidea kontatzen duena: gure amets eta ezintasunen kronika.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Liburuaren eguna 2020

Kaixo irakasle eta ikasle guztioi!:  Itxialdi honetatik gogorarazi nahi dizuet Liburuaren eguna  dela  eta etxeetan ere ospatu ahal dugula ...